Oihaneder Euskararen Etxeko inaugurazioa

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak urriaren 16an ireki zituen ateak.

Giro ederrean ehundaka pertsonek eman zioten ongietorria Gasteizko Kafe Antzokiaren lehen zutabeetako bati.

Ongietorri bertsoa:

Euskaltzaleak inguratuaz

dator gaur hego haizea

egokia da balkoi hontantik

zuek denak agurtzea

oihaneder bat badugu hemen

hau euskararen etxea

gure eskutan daukagu orain

bertako fauna sortzea

 

Euskara bizi-bizi dagola

sentituko dugu hemen

Gazteizek badu indar ugari

eta badu nahiko kemen

gastronomiko ta Green Kapital

izana daukagu lehen

ea bi mila hamabostean

euskararen hiria den

 

Dagon lekuan harro egongo da

Perez Lazarraga bera

gure hizkuntza igo baitugu

Gasteizeko gailurrera

Jauregitxo hau ezagutzeko

oraintxe dugu aukera

ateak daude zabalik eta

sar gaitezen barrenera

Asier Otamendi 2014-10-16