Gasteizko Kafe Antzokia gero eta hurbilago

Udal hauteskundeetara aurkeztuko diren talde politiko gehienekin bildu ostean, datorren legegintzaldian Kafe Antzokia egiteko borondate politikoa dagoela berretsi du Lazarraga Kultur Elkarteak.

EAJ-PNV, EH BILDU, PSE-EE, HEMEN GAUDE-SUMANDO eta IRABAZIk erantzun diote plataformaren bilera deialdiari.  Bilerak datorren legegintzaldian Oihaneder Euskararen Etxea-Kafe Antzokirako talde bakoitzak duen aurreikuspena ezagutzeko burutu dira.

Denek begi onez ikusi dute Oihaneder Euskararen Etxeak gaur egun arte egindako ibilbidea. Honekin batera, datozen lau urteetan orain artekoa sendotu eta hobetzeko beharrezkoak diren urratsak eman, eta Kafe Antzokia abiatzeko borondatea adierazi dute.

Era berean, hurrengo legegintzaldian euskararen erabilera sustatzeko plangintza eta jarduera eraginkorrak sustatzearen aldeko jarrera azaldu dute. Testuinguru honetan kokatzen da, hain zuzen ere, Oihaneder Euskararen Etxea-Kafe Antzokia. Hori dela eta, egitasmoari lehentasuna emango zaiola ziurtatu dute.

Gasteizko Kafe Antzokia gero eta hurbilago
Scroll to top