[Lan deialdia] Comunity Manager- Komunikazio teknikaria

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren sustapen lana egiten ari den elkartea da. Egun Oihaneder Euskararen Etxeko kultur programazioaren ardura darama, eta deialdi honetan elkarteko lantaldearen parte izatea eskaintzen da.
Deialdi honen helburua da sare sozialetako presentzia hobetuz komunikazio lana indartzea: bideogintza, askotariko multimedia euskarriak, estrategia eta kanpaina zehatzak, webgunearen kudeaketan laguntza…

Horrez gain, proiektuaren sustapenari, programazio kulturalari, produkzioari edo/eta dinamizazioari dagozkion lanak egitea ere gerta liteke, eta horrela elkarteak dituen eguneroko lan-beharrei erantzuna emango litzaioke.

Lanpostuaren eginbeharrak:

  • Komunikazio estrategia orokorraren garapenean laguntza
  • Sustapen kanpainen garapenean laguntza
  • Kanal korporatiboak elikatzen eta sustatzen laguntza: webgunea eta sare sozialak
  • Multimedia euskarrien sorkuntza: bideoak, gif-ak, saretik mugitzeko irudi pertsonalizatuak-korporatiboak…
  • Programatutako ekitaldien unean-uneko komunikazioan laguntza: argazkiak egin, sareak elikatu, irudiak grabatu…
  • Elkarteko eguneroko beharretan laguntza: sustapena, produkzioa, dinamizazioa…

Nahitaezkoa:

  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea. Gutxienez C1 maila
  • Komunikazio ikasketak izatea
  • Bideo-edizioan eta diseinu grafikoan eskarmentua izatea
    • Portfoliorik edo webgunerik izatekotan bidali esteka edo artxiboa bera
  • Sare sozialen erabileran eskarmentua izatea (Twitter, WhatsApp, Facebook, Instagram, Youtube, Telegram, Mailchimp…)
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea, eta komunikatzeko erraztasuna eta talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea

Baloratuko da:

  • Komunikazio arloko lanetan esperientzia
  • Kultur arloko lanetan esperientzia
  • Webguneen sorkuntzan eta kudeaketan esperientzia
  • Euskararen normalizazioaren testuinguruko eragileak ezagutzea, bereziki Gasteizkoak
  • Euskara, euskal kultura edo aisialdi elkarteren bateko kidea izatea
  • Hizkuntzen ezagutza: gaztelania, frantsesa eta ingelesa

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: Praktiketako kontratua
  • Lanaldia: Lanaldi erdia
  • Kontratuaren iraupena: 6 hilabete, luzatzeko aukerarekin

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Bidali curriculuma info@lazarraga.eus helbidera 2019ko urtarrilaren 13a baino lehen
  • Aukeratutako pertsona otsailean lanean hasteko prest egon beharko da

Deialdia pdf-an: LKE_lan deialdia_2019_CM-KT-2

[Lan deialdia] Comunity Manager- Komunikazio teknikaria
Scroll to top