[Lan deialdia] Komunikazio teknikaria

lan-deialdia

Deialdi honetan Lazarraga Kultur Elkarteko lantaldearen parte izatea eskaintzen da. Urtebeteko eszedentzia bat estaltzea da helburua.

Bi hereneko lanaldia eskaintzen da. Langileak egitasmoaren komunikazio beharren ardura izango du.

Aukeratutako pertsona 2019ko uztailean lanean hasteko prest egon beharko da.

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren sustapen lana egiten ari den elkartea da. Egun Oihaneder Euskararen Etxeko kultur programazioaren ardura darama.

Deialdiaren helburua urtebeteko eszedentzia bat estaltzea da. Bi hereneko lanaldia eskaintzen da.

Langileak egitasmoaren komunikazio beharren ardura izango du.

Lanpostuaren eginbeharrak:

  • Komunikazio estrategiaren garapena
  • Kanal korporatiboak elikatu eta sustatu: webgunea, sare sozialak…
  • Euskarri grafikoen eta multimedien kudeaketa
  • Programatutako ekitaldien unean-uneko komunikazioa
  • Publizitatearen kudeaketa
  • Datu baseak kudeatu
  • Komunikabideekin harremana: prentsaurrekoak, prentsa oharrak, elkarrizketak, kolaborazioak…
  • Barne eta kanpo sustapena
  • Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea

Nahitaezko baldintzak:

  • Komunikazio arloan unibertsitateko ikasketak izatea
  • Komunikazio arloko lanetan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea
  • Sare sozialen erabileran gutxienez urtebeteko eskarmentua izatea (Twitter, WhatsApp, Facebook, Instagram, Youtube, Telegram, Mailchimp…)
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea eta prozesuan egingo den proba idatzia gainditzea. Gutxienez C1 maila
  • Langabezian egotea.
  • Gasteizko Udalak zehazten dituen lehentasunezko kolektibo hauetako kide izatea:
    • Luzaroko langabe gisa (12 hilabete) inskribatuta dauden 35-45 urteko pertsonak
    • Guraso bakarreko familien titularrak eta langabeak diren, eta langabezian gutxienez 6 hilabeteko aldi batean inskribatuta daramaten 45 urtetik beherako emakumeak
    • Genero-indarkeria jasaten duten eta langabeak diren emakumeak
    • Erakundeetatik datozen eta lehenago administrazio publikoaren tutoretzapean egon diren gazteak , betiere adierazitako tutoretza amaitu eta hurrengo 18 hilabeteetan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat hasi badute
    • Aniztasun funtzionala eta %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten eta langabezi-egoeran dauden pertsonak

Baloratuko da:

  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea, eta komunikatzeko erraztasuna eta talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
  • Bideo-edizioan eta diseinu grafikoan eskarmentua izatea
    • Portfoliorik edo webgunerik izatekotan bidali esteka edo artxiboa bera
  • Gasteizko euskalgintzaren, kulturgintzaren eta hedabideen inguruko ezagutza izatea
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • B1 gidabaimena eta kotxea izatea

Soldata: 15.000-20.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak:

* Lanbideren bitartez kudeatutako lan deialdia.

[Lan deialdia] Komunikazio teknikaria
Scroll to top