Hasi dira Gasteiz Antzokiko lanak

Atzoko egunez hasi ziren Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteizko Antzokia eta Euskararen Etxea sortzeko lanak.

Gasteizko Udalak duela bi aste aurreratu zuenez, Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea eraikitzeko obrak hasi dira. Udal gobernuak proiektua bera eta 206.000 euroko inbertsioa onetsi zituen urtarrilaren 22an: egiturazko lanak gauzatzeko lau hilabeteko epea izango da; obra guztiak egikaritzeko, ordea, 18 hilabete.

Jatorri errenazentistako XVI. mendeko Ruiz de Bergaratarren jauregiko obrak Zikotz S.A enpresa esleipendunak egingo ditu, eta ostegun honetan hasi dira obra “potoloenak” egiten; lan horiek egitura, isolamendua eta beste moldaketa batzuk egitekoak dira. Horretarako, lau hilabeteko egikaritze-epea izango du. Guztira, 18 hilabeteko epea ezarri da obra guztiak egikaritzeko.

Jauregia eraberritzeko aurrekontua 2,6 milioi eurokoa da.

Iturria: ALEA.eus

Hasi dira Gasteiz Antzokiko lanak
Scroll to top