[Lan deialdia] Kultura teknikaria

Deialdi honetan Lazarraga Kultur Elkarteko lantaldearen parte izatea eskaintzen da. 

%60ko lanaldia eta aldi baterako kontratua eskaintzen da.

Aukeratutako pertsona 2021eko uztailean lanean hasteko prest egon beharko da.

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da. Horretarako, Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxea kultur azpiegituraren proiektua lantzen, sustatzen eta kudeatzen ari da.

Egun elkarteak Oihaneder Euskararen Etxeko kudeaketaren ardura du. Lantaldeko Kultura Programazioaren esparruan lanean aritzeko Kultura Teknikari bat bilatzen ari da. Kultura Programazioaren arduradunaren gidaritzapean, kultura programazioaren diseinuaz eta antolaketaz arduratuko da.

Etengabe hazten eta punta-puntakoa den kultura proiektu euskaltzale baten parte izateko aukera eskaintzen da.

Lanpostuaren eginbeharrak:

1. Oihaneder Euskararen Etxeko kultura programazioa osatzea eta garatzea:

  • Zehaztutako kultura programazioaren estrategiari jarraikiz, bereziki publiko segmentu zehatz batzuei zuzendutako kultura jarduerak antolatzea: familiei, umeei eta nerabeei
  • Kultura programazioaren ildo nagusien diseinuan parte hartzea.
  • Kultura proiektuak diseinatzea.
  • Kultura programazioaren jarraipena eta ebaluazioa.
  • Esparru zehatz horretan hobekuntzak eta berrikuntzak proposatzea.
  • Programatutako ekitaldietan aurrez aurre bertan izatea.
  • Kulturgintzako eta euskalgintzako eragile ezberdinekin harremana gauzatzea eta garatzea

2. Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea.

Nahitaezkoa:

  • Humanitateen edo irakaskuntzaren arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea.
  • Kultura teknikari lanetan 2 urteko esperientzia izatea, bereziki aipatutako publiko segmentuentzako jarduerak antolatzen.
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
  • Lehentasuna izango dute: langabezian dauden pertsonak eta Gasteizko udalak zehazten dituen lehentasunezko kolektibo hauetako kideak:
  1. Luzaroko langabe gisa (12 hilabete) inskribatuta dauden 35-45 urteko pertsonak
  2. Guraso bakarreko familien titularrak eta langabeak diren, eta langabezian gutxienez 6 hilabeteko aldi batean inskribatuta daramaten 45 urtetik beherako emakumeak
  3. Genero-indarkeria jasaten duten eta langabeak diren emakumeak
  4. Erakundeetatik datozen eta lehenago administrazio publikoaren tutoretzapean egon diren gazteak , betiere adierazitako tutoretza amaitu eta hurrengo 18 hilabeteetan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat hasi badute
  5. Aniztasun funtzionala eta %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten eta langabezia-egoeran dauden pertsonak

Baloratuko da:

  • Kultura alorreko graduondoko ikasketak izatea
  • Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta autonomoa izatea.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea.
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea.
  • Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea.
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea.
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • B1 gidabaimena eta kotxea izatea

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: Aldi baterako kontratua
  • Lanaldia: %60 (22,5 ordu astero)
  • Kontratuaren iraupena: Mugagabe bihurtzeko aukera egon daiteke
  • Probaldia: 6 hilabete
  • Soldata: 15.000 € – 18.000 €

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Bi aukera daude izena emateko:
    • Lanbide bitartez: eman izena HEMEN.
    • info@lazarraga.eus helbidera CVa bidalita.
  • Izena emateko epea: 2021eko ekainaren 11
  • Aukeratutako pertsona uztailean lanean hasteko prest egon beharko da.