[Lan deialdia] Marketin eta Komunikazio Teknikaria

lan-deialdia

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.  

Gaur egun, Ruiz de Bergara jauregian kokatuko den Izaskun Arrue kulturgune berrirako balizko proiektua lantzen eta prestatzen ari da elkartea. Lantaldeko Komunikazio eta publikoen esparruan lanean aritzeko Marketin eta Komunikazio Teknikari bat bilatzen ari da. Esparruaren arduradunaren gidaritzapean, marketin eta komunikazio planen diseinuaz eta antolaketaz arduratuko da.

Lanpostuaren eginbeharrak:

  1. Lanpostuari propio lotuta daudenak:
  • Erakundearen irudiaren definizioan, posizionamenduan  eta horren kudeaketan parte hartzea
  • Marketin planaren diseinuan parte hartzea. Proiektu berritzaileak garatzea, aktibatzea eta jarraitzea
  • Publizitate planak zehaztutako ekintzak kudeatzea
  • Merkatu ikerketak egitea
  • Komunikazio ekitaldi bereziak eta ekintza puntualak antolatzea
  • Esparruko arduradunak gidatuta, komunikazio-kanpainak diseinatzea eta kudeatzea
  • Bezeroaren gogobetetze- eta esperientzia-adierazleak garatzea, ondoren aztertu eta hobetzeko proposamena egiteko
  • Erakundeko argitalpenak eta aurkezpenak diseinatzea eta maketatzea
  • Eduki digitalen edizioarekin, webgunearen kudeaketarekin, blogekin eta sare sozialekin lotutako funtzioak
  • Komunikabideekin, erakundeekin eta erabiltzaileekin harremanak ezartzea
  • Prentsa-oharrak, txostenak, prentsa-deialdiak eta jakinarazpenak idaztea

2. Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.

Nahitaezkoa:

  • Marketin, komunikazio, publizitate edo administrazio arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea.
  • Marketin alorreko graduondoko ikasketak izatea.
  • Web kokapenari, SEO/SEM, Social Ads, Google Ads, Analytics, WordPress eta emailing kontzeptuak ezagutzea eta menderatzea.
  • Marketin eta komunikazio teknikari lanetan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea, bereziki marketin digital eta ecommerce lanetan.
  • Ofimatika eta diseinu programen erabilera menperatzea.
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila).
  • Komunikatzeko trebetasuna izatea.
  • Lehentasuna izango dute: langabezian dauden pertsonak eta Gasteizko udalak zehazten dituen lehentasunezko kolektibo hauetako kideak:

  1. Luzaroko langabe gisa (12 hilabete) inskribatuta dauden 35-45 urteko pertsonak
  2. Guraso bakarreko familien titularrak eta langabeak diren, eta langabezian gutxienez 6 hilabeteko aldi batean inskribatuta daramaten 45 urtetik beherako emakumeak
  3. Genero-indarkeria jasaten duten eta langabeak diren emakumeak
  4. Erakundeetatik datozen eta lehenago administrazio publikoaren tutoretzapean egon diren gazteak , betiere adierazitako tutoretza amaitu eta hurrengo 18 hilabeteetan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat hasi badute
  5. Aniztasun funtzionala eta %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten eta langabezia-egoeran dauden pertsonak

Baloratuko da:

  • Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta  autonomoa izatea
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
  • Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: Mugagabea
  • Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero)
  • Probaldia: 6 hilabete
  • Soldata:  27.000 € – 30.000 € gordin urtean

  Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Bi aukera daude izena emateko:

                        1. Lanbide bitartez:  eman izena HEMEN.

                        2. CVa info@lazarraga.eus helbidera bidalita

  • Izena emateko epea: 2022ko uztailaren 27a, 12:00ak arte
  • Aukeratutako pertsona udazkenean lanean has daitekeela aurreikusi da.
[Lan deialdia] Marketin eta Komunikazio Teknikaria
Scroll to top