Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatuko du Izaskun Arrue Kulturgunea

Irabazi-asmorik gabeko Lazarraga elkarteak kudeatuko du Antzokia, Gasteizko Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Erakunde horrek Antzokiko azpiegituretako batzuk (hala nola taberna-jatetxea) laga eta alokatu ahal izango dizkio bitarteko bati, jarduera horretatik lortutako diru-sarrerak kultura-proiektua finantzatzeko erabil daitezen. Gainera, Udalak 315.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du urtero kultur proiektua eta programazioa gauzatzeko.

Iturria: Gasteizko Udala