Bazkideak

Gaur egun 30 bazkidek osatzen dute Lazarraga Kultur Elkartea. Elkarte-kide gehienek euskalgintza arloko talde eta proeiktu ezberdinekin harreman estua dute: batzuk hezkuntza arloan, beste batzuk euskara elkarteetan, zenbait euskaltegietan eta beste hainbat kultur elkarte eta enpresa ezberdinetan aritzen dira.

Batzuk egitasmoaren hastapenetik daude lanean, Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataformaren bueltan batu ziren.  Beste zenbaitzu berrikiago egin dira elkarteko bazkide, euskararentzako arnasgune funtzionala den proiektu hau babestu eta lagundu nahi dutelako.

Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.