Berriak

Euskalgintzako hainbat eragilek Izaskun Arrue Kulturguneko proiektua behingoz aurrera ateratzeko babes osoa eman diote

Izaskun Arrue Kulturguneko proiektuak atzerapenak besterik ez ditu izan, eta oraindik ere irekiera datarik gabe dago. Euskalgintzako eragileek “ezinegona eta kezka larria” adierazi dute, Gasteizko Udalari neurriak hartu eta proiektua aurrera eramateko eskatuz. Beren kezka publikoki adierazi dute, Gasteizko Udalari Izaskun Arrue Kulturgunea ireki ahal izateko beste neurri batzuk hartu behar direla aldarrikatuz. Lehiaketa publikoa […]

Gasteizko kulturgune euskaltzalea ahalik eta lasterren martxan jartzeko ahaleginetara batzeko deia egiten du Lazarraga Kultur Elkarteak

Lazarraga Kultur Elkarteak dirulaguntza izendun hitzarmen bat du Gasteizko Udalarekin Izaskun Arrue Kulturgunean Gasteiz Antzokia–Euskararen Etxea proiektua 2023. urtean  zehar garatzeko. Bertan, proiektuaren diseinua eta definizioa, hiriko euskal eragileekin lankidetzan, komunikazio-estrategiaren garapena eta kultura, prestakuntza eta ezagutza sustatzeko programazioaren diseinua eta gauzatzea dira aipatzen diren jarduera nagusiak. Aurten, hilabetez hilabete, eta eraikina prest ez izateak […]

Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Lazarraga Kultur Elkarteak Udal Gobernuari

Errementari kaleko Ruiz de Bergara jauregian kokatuko den Izaskun Arrue Kulturgunea ezdago bere ateak irekitzeko prest eta ezin da irekiera data bat aurreikusi. Horrela adierazizuen zinegotziak asteartean izandako batzordean, eta horrela jakinarazi digute udalarduradunek elkarrekin izandako bileretan. Eraikinari lotutako eta konpondu beharrekohainbat arazo, zenbait lizentzia izapide amaitzeke, eta horniketa teknikoa egin gabe dirairekiera eragozten duten […]

[Lan-deialdia] Administrazio eta kudeaketa arduraduna

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.   Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Administrazio eta kudeaketa esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da.

Lazarraga Elkarteak hitzarmena sinatu du Gasteizko Udalarekin

Apirilaren 5ean Lazarraga Kultur Elkarteko Lukas Etxeberriak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Izaskun Arrue Kulturgunearen kudeaketarako hitzarmena sinatu dute udaletxean. Lazarraga Kultur Elkarteak gutxienez 2023tik 2026ra bitartean kudeatuko du Izaskun Arrue Kulturgunea, Gasteizek izango duen euskararentzako arnasgune berria. Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bateratuko dituen proiektua garatuko da bertan.

[Lan-deialdia] Marketin eta Komunikazio Teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.   Egun Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura darama. Lantaldeko Komunikazio eta publikoen esparruan lanean aritzeko Marketin eta Komunikazio Teknikari bat bilatzen ari da. Esparruaren arduradunaren gidaritzapean, marketin […]

Lazarraga, Izaskun Arrue Kulturgunearen kudeatzailea

Gasteizko Udaleko udal gobernuak martxoaren 28an onartu duen moduan, Lazarraga Kultur Elkartea izango da Izaskun Arrue Kulturgunearen kudeatzailea. Izan ere, Udalak abian jarritako deialdi publikoan hautatua izan da 2014tik 2022ra arte, zortzi urtez, Oihaneder Euskararen Etxea kudeatu duen irabazi-asmorik gabeko elkartea. Kulturgune honek Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bateratuko ditu proiektu berean, eta gune berriaren euskarazko hedapen, […]

[Lan-deialdia] Administrazio eta kudeaketa teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura du elkarteak. Aitatasun baimen bat ordezkatzeko Lantaldeko Administrazio eta kudeaketa esparruan lanean aritzeko Administrazio eta Kudeaketa Teknikari bat bilatzen ari da.

Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatuko du Izaskun Arrue Kulturgunea

Irabazi-asmorik gabeko Lazarraga elkarteak kudeatuko du Antzokia, Gasteizko Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Erakunde horrek Antzokiko azpiegituretako batzuk (hala nola taberna-jatetxea) laga eta alokatu ahal izango dizkio bitarteko bati, jarduera horretatik lortutako diru-sarrerak kultura-proiektua finantzatzeko erabil daitezen. Gainera, Udalak 315.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du urtero kultur proiektua eta programazioa gauzatzeko. Iturria: Gasteizko Udala

Scroll to top