Udal hauteskundeetara aurkeztuko diren talde politiko gehienekin bildu ostean, datorren legegintzaldian Kafe Antzokia egiteko borondate politikoa dagoela berretsi du Lazarraga Kultur Elkarteak.
Berriak
Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataformak 2013an sortu zuen Lazarraga Kultur Elkartea, plataformak izaera juridikoa izan zezan.
Lazarraga Kultur elkarteak Oihaneder Euskararen Etxeko programazioa aurkeztu du. Proposamena euskalgintza eta kulturgintzako eragile desberdinen elkarlanaren fruitua da. Nabarmentzekoak Rockomikiak erakusketa, UEUrekin antolatutako ikastaroak edo “SolasALEAk” eta “Eskilarapeko soinuak” bezalako zikloak.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak urriaren 16an ireki zituen ateak. Giro ederrean ehundaka pertsonek eman zioten ongietorria Gasteizko Kafe Antzokiaren lehen zutabeetako bati.
Urriaren 15ean urte baterako akordia sinatu zuten Javier Maroto alkateak eta Lukas Etxeberria Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideak.
1. Zer da Oihaneder Euskararen Etxea?
Azken egun hauetan Gasteizko Kafe Antzokiaren (GKA) inguruan Udaletik jaso dugun proposamen berriaren inguruan GKAren aldeko plataformak bere iritzia plazaratu nahi du. Plataforma Kafe Antzoki baten alde lan egiteko sortu zen. Guk irudikatzen eta landu dugun ereduak bi ezaugarri ditu:
Pasa den urriaren 26an Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideok Gasteizko Udaleko hirigintza batzordean parte hartu genuen. Bertan proiektua aurrera eramateko benetako konpromiso eta borondate politikoa eskatzeaz gain azken hilabeteetan faltan bota ditugun urratsak ematen hastea aldarrikatu genuen. Hirigintza Batzordean azaldu bezala, plataforman biltzen garenok gertutik eta adi-adi jarraitu dugu [Leer más …]
Plataforma arlo desberdinetako gasteiztar euskaltzaleek osatzen dugu. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko elkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura bilketa bati ekingo diogu gizartearen babesa bilatze aldera. Dagoeneko Gasteizko kulturgintzan eta euskalgintzan esanguratsuak diren ehun lagunetik gorak manifestuarekin bat egin du Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina edo [Leer más …]