Gasteizko Kafe Antzokia

Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren kokapen proposamenaz

Idazki honen bidez, Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren (OEE-GKA) sustatzailea den Lazarraga Kultur Elkarteak (LKE) azken hilabeteetan izandako bileren eta hausnarketen ondorioz hartutako erabakia helarazi nahi dio egitasmoaren inguruko eragileei, iritzi publikoari eta oro har Gasteizko jendarteari.

Gasteizko Kafe Antzokia, etorkizunera begira

Lazarraga Kultur Elkarteak egoki ikusten du Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmorako kokapen proposamen sendo bat egotea. Honekin batera, egun etxadian martxan dauden jardueren jarraipena eta egitasmoarekiko kontsensu politikoa bermatu behar dela deritzo, baita izaera juridiko propioa eman eta etorkizuneko kudeaketa adostu ere.

Scroll to top