Oihaneder Euskararen Etxea

Kafe Antzokiaren obra hasteko tramitazioarekin aurrera jarraitzen du Gasteizko Udalak

Momentu honetan bizi dugun egoera zaila den arren, Kafe Antzokiaren obra hasteko tramitazioarekin aurrera jarraitzen du Gasteizko Udalak. Egun hauetan, udal batzordean, Alde Zaharreko hirigintza planaren hamalaugarren aldaketa onartu zuten alderdiek. Ruiz de Vergara jauregi errenazentista eraberritzeko eta birgaitzeko beharrezko tramitea da berau. Gaur egun erabilerarik ez duen Herreria kaleko eraikin honek hartuko du kulturgune […]

Kafe Antzokiak lau solairu eta 2,9 milioiko aurrekontua izango du

Proiektuaren idazkuntza eta obra esleitzeko lehiaketa onetsi du Udalak; lanek 18 hilabete iraungo dute. 2019ko apirilaren 26an tokiko gobernu batzarrak Gasteizko Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea abian jartzeko lehiaketa onetsi zuen. Proiektua idatzi eta garatzeko gehieneko aurrekontua 2.945.850 € izango da, BEZa barne. Ruiz de Bergara jauregia eraberrituko dute, eta bertan lau solairu egokituko dituzte; […]

[Lan deialdia] Comunity Manager- Komunikazio teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren sustapen lana egiten ari den elkartea da. Egun Oihaneder Euskararen Etxeko kultur programazioaren ardura darama, eta deialdi honetan elkarteko lantaldearen parte izatea eskaintzen da.Deialdi honen helburua da sare sozialetako presentzia hobetuz komunikazio lana indartzea: bideogintza, askotariko multimedia euskarriak, estrategia eta kanpaina zehatzak, webgunearen kudeaketan […]

Gasteizko Kafe Antzokia – Euskararen Etxea egitasmoa Ruiz de Bergara jauregian

Kafe Antzokia-Euskararen Etxerako kokapena erabakita, orain  egitasmoa garatzeko oinarri sendoak zehaztu behar dira Gasteizko Euskara Elkarguneak asteartean kokapen proposamenari baiezko baldintzatu bat eman ondoren, datozen aste eta hilabeetan egitasmoaren oinarriak sendo eta indartsu eraikiko dituen akordioa zehaztu beharko dute proiektuaren sustatzaileek eta Gasteizko Udaleko ordezkariek.

Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da

Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura kultural bat sortzea aho batez erabaki zela. Alde Zaharrean kokatuko zela agindu zuten, eta geroztik hainbat pauso eman diren arren, Gasteizko euskaldun eta euskaltzaleok oraindik ez dugu Kafe Antzokiko ateak zeharkatzerik izan. Ezagun da Oihaneder Euskararen Etxea martxan dela Montehermoso jauregian, baina […]

Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren kokapen proposamenaz

Idazki honen bidez, Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren (OEE-GKA) sustatzailea den Lazarraga Kultur Elkarteak (LKE) azken hilabeteetan izandako bileren eta hausnarketen ondorioz hartutako erabakia helarazi nahi dio egitasmoaren inguruko eragileei, iritzi publikoari eta oro har Gasteizko jendarteari.

Gasteizko Kafe Antzokia, etorkizunera begira

Lazarraga Kultur Elkarteak egoki ikusten du Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmorako kokapen proposamen sendo bat egotea. Honekin batera, egun etxadian martxan dauden jardueren jarraipena eta egitasmoarekiko kontsensu politikoa bermatu behar dela deritzo, baita izaera juridiko propioa eman eta etorkizuneko kudeaketa adostu ere.

Scroll to top