Pasa den urriaren 26an Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideok Gasteizko Udaleko hirigintza batzordean parte hartu genuen. Bertan proiektua aurrera eramateko benetako konpromiso eta borondate politikoa eskatzeaz gain azken hilabeteetan faltan bota ditugun urratsak ematen hastea aldarrikatu genuen.
Hirigintza Batzordean azaldu bezala, plataforman biltzen garenok gertutik eta adi-adi jarraitu dugu 2008tik Udalean garatu den prozesua. Eusko Alkartasuna alderdiko Antxon Belakortuk egin zuen hasierako proposamena eta orduko alkatearen, Patxi Lazcoz-en, eta Udalbatzaren ahobeteko onespena izan zuen. Horiek horrela, prozesu parte-hartzailea abian jarri zen, txosten teknikoak, bilerak, iritzi trukaketak, ateratako ondorioak….
“Kafe Antzokia egiteko borondate politikoa eta urratsak ematen hasteko aldarrikapena” irakurtzen jarraitu