Misioa

Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkarte kulturala da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Horretarako, Gasteizko Kafe Antzokia-Oihaneder Euskararen Etxea kultur azpiegituraren proiektua lantzen, sustatzen eta kudeatzen du.