GKAren aldeko plataforma

Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataforma Gasteizko Kafe Antzokia errealitate bihurtzeko helburuarekin sortu zen 2012. urtean.

Plataformaren sorreratik bi hankadun proiektua proposatu eta babestu dugu , Euskararen Etxea batetik (Oihaneder jauregian kokatuta 2014ko urritik) eta Kafe Antzokia bestetik.

Oihaneder Euskararen Etxea martxan jartzeko erabaki hutsak ez gaitu asebete baina Gasteiko Kafe Antozkia eraikitzeko bidean aurrerapausua dela uste dugu, bi oinarri izan behar dituen proiektuaren zutabeetako bat gauzatu egiten delako. Beraz, GKA sortzeko bidean lehen urratsa dela ulertzen dugu, eta “oraingoz” GKA posible ez bada ere, etorkizun hurbilean bere osotasunean gauzatu dadin lanean jarraituko dugu.

GKAren aldeko plataformaren kronologia:

2012ko uztailean Kafe Antozkiaren aldeko manifestua plazaratu eta sinadura bilketa abiarazi genuen
2012ko udazkenean jasotako ehundaka sinadurak Udaletxen aurkeztu genituen
2014an GKAren aldeko plataformatik Euskararen Etxea & Gasteizko Kafe Antzokia proposamena landu genuen
2014ko urriaren 15ean urtebaterako akordioa sinatu genuen Gasteizko Udalarekin
2014ko urriaren 15ean Oihaneder Euskararen Etxea inauguratu genuen Montehermoso jauregian
2015eko otsailaren 10ean Lazarraga Kultur Elkartea aurkeztu genuen. Elkarteak kudeatzen du Oihaneder Euskararen Etxeko programazioa Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean