Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da

Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura kultural bat sortzea aho batez erabaki zela. Alde Zaharrean kokatuko zela agindu zuten, eta geroztik hainbat pauso eman diren arren, Gasteizko euskaldun eta euskaltzaleok oraindik ez dugu Kafe Antzokiko ateak zeharkatzerik izan.

Ezagun da Oihaneder Euskararen Etxea martxan dela Montehermoso jauregian, baina egitasmo osoa oraindik garatzeke dago; euskal kulturaren erakuslehio eta euskaltzaleen topagune izango den kulturgune integrala osatzeke dago, alegia.

“Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da” irakurtzen jarraitu

Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren kokapen proposamenaz

Idazki honen bidez, Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren (OEE-GKA) sustatzailea den Lazarraga Kultur Elkarteak (LKE) azken hilabeteetan izandako bileren eta hausnarketen ondorioz hartutako erabakia helarazi nahi dio egitasmoaren inguruko eragileei, iritzi publikoari eta oro har Gasteizko jendarteari. “Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren kokapen proposamenaz” irakurtzen jarraitu

Gasteizko Kafe Antzokia, etorkizunera begira

Lazarraga Kultur Elkarteak egoki ikusten du Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmorako kokapen proposamen sendo bat egotea. Honekin batera, egun etxadian martxan dauden jardueren jarraipena eta egitasmoarekiko kontsensu politikoa bermatu behar dela deritzo, baita izaera juridiko propioa eman eta etorkizuneko kudeaketa adostu ere. “Gasteizko Kafe Antzokia, etorkizunera begira” irakurtzen jarraitu