Ruiz de Bergara jauregia

Gasteiz Antzokia-Euskararen Etxea: betebeharrak eta erantzukizunak

Lazarraga Kultur Elkarteak kezka izugarriz eta harridura handiz hartu du gaur goizean Gasteizko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia, hau da, Lazarraga Kultur Elkarteari Gasteiz Antzokia-Euskararen Etxea proiektua garatzeko emandako dirulaguntzaren zati bat itzultzeko prozedura modu horretan hasi izana, baina, batez ere, eskatutako itzulketa 112.817, 10€-koa izatea, hain zuzen ere. Ez du ulertzen kontu-hartzailearen xedapena, eta […]

Kulturgune euskaltzalea martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren bermeak
ziurtatzeko eskatzen dio Gasteizko Udalari Lazarraga Kultur Elkarteak

Gasteiz, 2024-03-15 Lazarraga Kultur Elkartea oso kezkatuta dago proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzekobeharrezkoak diren bermeak oraindik ez daudelako adostuta, eta oso arduratuta behin eta berrizematen ari diren atzerapenen eta oztopoen aurrean. Lazarraga Kultur Elkarteak kulturguneeuskaltzalea martxan jartzeko eskaera bikoitza egin nahi du: alde batetik, proiektuak momentuhonetan aurrera egiteko behar dituen bermeak hurrengo asteetan ziurta ditzala eskatzen dioUdal […]

Gasteizko Kafe Antzokia – Euskararen Etxea egitasmoa Ruiz de Bergara jauregian

Kafe Antzokia-Euskararen Etxerako kokapena erabakita, orain  egitasmoa garatzeko oinarri sendoak zehaztu behar dira Gasteizko Euskara Elkarguneak asteartean kokapen proposamenari baiezko baldintzatu bat eman ondoren, datozen aste eta hilabeetan egitasmoaren oinarriak sendo eta indartsu eraikiko dituen akordioa zehaztu beharko dute proiektuaren sustatzaileek eta Gasteizko Udaleko ordezkariek.

Scroll to top