1. EUSKALTZALETASUNA eta KULTURZALETASUNA: elkartearen xede nagusia kulturaren bitartez euskararen erabilera eta ezagutza sustatzea denez, elkartea osatzen duten bazkideek jarrera euskaltzalea eta kultur zalea izatea da helburua.
2. ELKARLANA: Azpiegitura kulturala erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanaren emaitza da. Halaber, komuneko interesak eta helburuak dituzten euskalgintzako, kulturgintzako eta beste esparruko eragileekin elkarlana bultzatuko eta sustatuko da.
3. ERANTZUKIZUNA: Gizartearekiko erantzulea, arduratsua, gardena eta profesionala. Baliabide publikoak erabiltzen diren heinean, eta elkarteak helburu kolektibo baten ordezkaritza duen neurrian, ardura hori izan behar du.
4. ERRESPETUA eta KONFIANTZA: Elkartea osatzen duten kideen arteko errespetua eta konfiantza erakundearen oinarrietako bat da. Erakundeko bazkideen iritziak entzun, errespetatu eta baloratuko dira. Adostutakoa errespetatuko da eta errespeturik gabeko edozein jokabide baztertuko da. Elkartea osatzen duten kideen lanarekiko konfiantzak talde-lana erraztuko du.
5. PARTE-HARTZEA: elkarteak ahalik eta egitura horizontaltasunaren alde egiten du, eta horren ondorioz, elkarteko kideen parte-hartzea sustatuko du. Elkartearen barne-egiturak, erabakiguneek eta prozedurek asmo horri erantzuten diote.
6. BERRITZAILEA: egitasmo arrakastatsua eta iraunkorra izateko hain aldakorra den inguruneko beharrei erantzun behar die. Xede horrekin erakundea osatzen duten esparru guztietan aldaketa berritzaileak bultzatuko dira momentu oro.
7. ETENGABEKO HOBEKUNTZA: erakunde erreferente bilakatzeko eta kalitatezko eskaintza egiteko etengabeko hobekuntza ezinbestekoa da. Prozesu honen baitan baliabideen optimizazioa, esparruen eta jardunaren ebaluazioa, eraginkortasuna eta kudeaketa eredu berritzaileak izango dira kontuan hartuko diren irizpideak.