Lazarraga Kultur Elkarteak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, honen bidez, izaera pertsonaleko datuak jasotzeko eta erabiltzeko sistemaren inguruan behar duzun informazioa eskaintzen dizu. Informazio hau guztia erakunde honen pribatutasun politikan jasota dago eta zuk irakurri eta onartu beharko duzu, ados bazaude, zerbitzu honen galdetegia bete baino lehen.
Legedia
Lazarraga Kultur Elkarteak honen bidez adierazten du Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako xedapenak errespetatzen eta betetzen dituela, eta izaera pertsonaleko datuak gordetzeko fitxategien segurtasun neurriei buruzko ekainaren 11ko 994/1999 Erret Dekretuan jasotako lege aurreikuspenak betetze aldera, eskura dituen baliabide teknikoak baliatu direla, Lazarraga Kultur Elkarteari eman dizkiozun datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea,datuetan baimenik gabe sartzea eta lapurtzea saihesteko, Interneteko segurtasun neurri horiek ere erasoezinak izan ez daitezkeela gogoan hartuz.
Edukia eta erabilera
Erabiltzailea jakinaren gainen dago eta onartzen du webera sartzeak ez duela Lazarraga Kultur Elkartearekin inongo harreman komertzialik suposatzen.
Webaren titularra ez da bertako partaideen aldetik bertan isurtzen diren iritzien jabe egiten. Elkarteak aurre abisu barik bere webean egokiak deritzon aldaketak egiteko eskubidea du. Honek elkarteari beraien edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu zein gehitzeko eskubidea ematen dio baita hauek beraien zerbitzarietan nola eta non agertzen diren erabakitzeko.
Jabetza intelektual eta industriala
Lazarraga Kultur Elkarteak du web orrialdeko eduki, diseinu grafiko eta kodigoen jabetza intelektualen eskubideen titulartasuna. Beraz, Lazarraga Kultur Elkartearen baimen idatzi bat egon ezean, debekatuta dago webgunearen erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko, eraldaketa edo edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, nahiz eta iturburuak aipatu. Elkarteko web orrialdearen barne dauden izen komertzial, marka edo ikur bereizgarri guztiak haien jabeen jabetza dira eta legeak babesten ditu.
Konfidentzialtasuna eta Datu-Babesa
2016ko Apirilaren 27an LOPDan ezarritakoaren arabera, Lazarraga Kultur Elkarteak erabiltzaileari jakinarazten dio Lazarraga Kultur Elkartearen aldetik izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatu bat existitzen dela eta beraien erantzukizuna dela, erabiltzailearekin harremana mantendu eta kudeatzeko helburuarekin baita informatze lanetarako. Baldintza hauek onartzeko orduan, Lazarraga Kultur Elkarteak aipatutako lanetarako ezinbestekoak diren datu batzuk bildu beharko ditu erabiltzaileen aldetik.
Fitxategi eta formularioen erregistroa
Datuak babesteko politikari buruzko informazio hau ematen dizu, zuk zeuk zeure borondatez erabaki dezazun zure datu pertsonalak Lazarraga Kultur Elkarteari eman nahi dizkiozun ala ez. Era berean jakinarazi nahi dizu galdetegi bidez emango dituzun datu pertsonalak Lazarraga Kultur Elkartea erakundearena den fitxategi automatizatuan jasoko direla eta erakunde honen ardurapean geratuko direla. LOPD legean aurreikusitakoa betetzeko, bereziki aipatu behar da Lazarraga Kultur Elkarteak (Egoitza soziala: Done Jakue 39, 9 ezk. 01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)) erabakiko duela www.lazarraga.eus helbide elektronikoan kokatuta dagoen web orrialdean jarritako edozein galdetegiren bidez eman dituzun datu pertsonalak zertarako erabiliko diren, fitxategietan zer gordeko den eta datu horiei zer nolako tratamendua emango zaien.
Zure datuak Lazarraga Kultur Elkartean integratzeko orduan ezinbestekoa izango da zuk erabateko baimena ematea, eta baimen hori pribatutasun politika hau onartzean eman ahalko duzu datuak eskatzeko galdetegi bakoitza baino lehen aurkezten den “pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut” baieztapena aukeratuta.
Cookieak
Webgunera sartzeak cookieak erabili behar izatea ekar dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean biltzen diren informazio txikiak dira zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazioa gogoratu ahal izateko. Informazio hori tarteko, erabiltzailearen identifikazioa ahalbidetzen da eta bere zaletasun pertsonalak gorde daitezke, bisiten inguruko informazio teknikoa edota bisitaturiko orrialde zehatzak bezala.
Helburuak
Lazarraga Kultur Elkartearen helburuak erabiltzailearekiko harremanak mantentzea eta kudeatzea dira, baita informazioa ematea ere.
Datuen lagapena hirugarren bati
Lazarraga Kultur Elkarteak ez dizkio erabiltzaileen datuak hirugarren bati lagako.
Mezuak igortzeko edo sarrera, zuzenketa, kentzea, muga, eramangarritasun eta oposizio eskubidea gauzatzeko posta arrunta (Egoitza soziala: Done Jakue 39, 9 ezk. 01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)) edo ondorengo helbide elektronikoa erabili daiteke: info@lazarraga.eus.
Eskubide hauek gauzatzeko beharrezkoa da Lazarraga Kultur Elkarteari zure nortasun agiriaren edo legezko beste edozein dokumentu baten kopia bat bidaltzea zure nortasuna egiaztatzeko.
Segurtasun neurriak
Lazarraga Kultur Elkarteak legeak eskatzen dituen datu pertsonalen babes segurtasun mailak hartu ditu Lazarraga Kultur Elkarteari emandako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimen gabeko atzipen edota lapurreta saihesteko. Bestalde sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan beraiekin zerikusirik ez duten interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioen ondorioz kalte edo kalte-ordainen bat suertatuz gero, ez da beraien erantzule egiten; ezta telefono sarean edo datuak prozesatzeko zentroen gainkarga edo hutsen erruz sistema elektroniko honen erabileran suertatutako atzerapen edo blokeoez; ezta ere beraien kontroletik kanpo hirugarren batzuk legez kanpoko intromisioen ondorioz eragindako kalteez.
Onarpena eta adostasuna
Erabiltzaileak aitortzen du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzez informatua izan dela eta Lazarraga Kultur Elkartearen aldetik haien tratamendu automatizatua onartzen eta baimentzen du idatzi honetan datu pertsonalen politiken inguruan aipatzen diren helburuetarako.