Elkartea

Gasteizko Kafe Antzokia errealitate bihurtzeko helburuz 2012. urtean Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataforma sortu zen.

Plataformak sorreratik bi hankadun proiektua proposatu eta babestu zuen:

  1.  Euskararen Etxea: arlo kultural ezberdinetan euskarazko sormena sustatzea du helburu nagusi.
  2.  Kafe Antzokia aisialdi jarduera euskaldunak eskaintzera bideratuta egongo da.

2013. urtean Plataformak Lazarraga Kultur Elkartea sortu zuen plataformak izaera juridikoa izan zezan eta Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia proiektu kulturala kudeatzeko.

Joan Perez de Lazarragak ematen dio izena elkarteari eta Nestor Basterretxeak irudia.

Izan ere, jauregi kanpoaldeko Askatasuna biribil irekitzen da izeneko eskulturan oinarritu zen Zigor Samaniego ilustradore eta disenatzaile  grafikoa elkartearen irudia  sortzeko.

“Sentsibilitateen arteko lotura erakusten duen sinboloa da, errealitatea ulertzeko modu desberdinak adierazten dituena…eta horretarako zer hoberik hitzaren bidez egitea baino? Geure hizkuntzan, euskaraz”

Gorka Basterretxea 


Scroll to top