Month: maiatza 2022

Urrats berriak Gasteizen,  kulturgune euskaltzalea lortzeko bidean

Aurreko egunetan Gasteizko Udalak jakinarazi du Errementari kaleko Ruiz de  Bergara jauregian gauzatuko den kultur proiektu euskaltzaleari Izaskun Arrue  Kulturunea deituko zaiola; ongi dakizuen bezala, 60ko hamarkadan, Frankismo betean,  bere etxean euskara eskolak ematen hasi zen andereñoa omentzeko asmotan.   Lazarraga Kultur Elkarteko kideok beste izen bat proposatu genuen kulturgune  berrirako, baina Gasteizko Udalak, hainbat arrazoi […]

Izaskun Arrue Kulturunea izango du izena Gasteiz Antzokiak

Gasteiz Antzokiak Izaskun Arrue Kulturunea izena izango du. Gasteizko alkate Gorka Urtaranen erabakiak Gasteiz euskalduntzeko aitzindaria izan zena omendu nahi du. Izan ere, Arrue Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat. “Keinu honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Izaskun Arrueri gasteiztarren belaunaldi berriei hizkuntza transmititzeko erakutsi duen konpromisoagatik eta egindako ahaleginagatik. Izaskun Arrue Kulturunea, ilusioz […]

Scroll to top