Month: martxoa 2023

[Lan-deialdia] Marketin eta Komunikazio Teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.   Egun Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura darama. Lantaldeko Komunikazio eta publikoen esparruan lanean aritzeko Marketin eta Komunikazio Teknikari bat bilatzen ari da. Esparruaren arduradunaren gidaritzapean, marketin […]

Lazarraga, Izaskun Arrue Kulturgunearen kudeatzailea

Gasteizko Udaleko udal gobernuak martxoaren 28an onartu duen moduan, Lazarraga Kultur Elkartea izango da Izaskun Arrue Kulturgunearen kudeatzailea. Izan ere, Udalak abian jarritako deialdi publikoan hautatua izan da 2014tik 2022ra arte, zortzi urtez, Oihaneder Euskararen Etxea kudeatu duen irabazi-asmorik gabeko elkartea. Kulturgune honek Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bateratuko ditu proiektu berean, eta gune berriaren euskarazko hedapen, […]

[Lan-deialdia] Administrazio eta kudeaketa teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura du elkarteak. Aitatasun baimen bat ordezkatzeko Lantaldeko Administrazio eta kudeaketa esparruan lanean aritzeko Administrazio eta Kudeaketa Teknikari bat bilatzen ari da.

Scroll to top