Lazarraga Elkarteak hitzarmena sinatu du Gasteizko Udalarekin
Apirilaren 5ean Lazarraga Kultur Elkarteko Lukas Etxeberriak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Izaskun Arrue Kulturgunearen kudeaketarako hitzarmena sinatu dute udaletxean. Lazarraga Kultur Elkarteak gutxienez 2023tik 2026ra bitartean kudeatuko du Izaskun Arrue Kulturgunea, Gasteizek izango duen euskararentzako arnasgune berria. Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bateratuko dituen proiektua garatuko da bertan.