Kafe Antzokiak lau solairu eta 2,9 milioiko aurrekontua izango du
Proiektuaren idazkuntza eta obra esleitzeko lehiaketa onetsi du Udalak; lanek 18 hilabete iraungo dute. 2019ko apirilaren 26an tokiko gobernu batzarrak Gasteizko Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea abian jartzeko lehiaketa onetsi zuen. Proiektua idatzi eta garatzeko gehieneko aurrekontua 2.945.850 € izango da, BEZa barne. Ruiz de Bergara jauregia eraberrituko dute, eta bertan lau solairu egokituko dituzte; […]