Momentu honetan bizi dugun egoera zaila den arren, Kafe Antzokiaren obra hasteko tramitazioarekin aurrera jarraitzen du Gasteizko Udalak. Egun hauetan, udal batzordean, Alde Zaharreko hirigintza planaren hamalaugarren aldaketa onartu zuten alderdiek. Ruiz de Vergara jauregi errenazentista eraberritzeko eta birgaitzeko beharrezko tramitea da berau. Gaur egun erabilerarik ez duen Herreria kaleko eraikin honek hartuko du kulturgune euskaldun hori.
Urrats administratibo horri esker Ruiz de Vergara jauregia eraberritzen hasiko dira. Lehenengo pausuak, patioaren gainean dagoen tarteko solairua atontzea eta Errementari kaleko eraikinaren barruko espazioak berrantolatzea izango dira. Halaber, aldaketa horrek 2007an eta 2008an egindako obrak arautzeko balioko du.
Iturria: Noticias de Alava