Urrats berriak Gasteizen,  kulturgune euskaltzalea lortzeko bidean

Aurreko egunetan Gasteizko Udalak jakinarazi du Errementari kaleko Ruiz de  Bergara jauregian gauzatuko den kultur proiektu euskaltzaleari Izaskun Arrue  Kulturunea deituko zaiola; ongi dakizuen bezala, 60ko hamarkadan, Frankismo betean,  bere etxean euskara eskolak ematen hasi zen andereñoa omentzeko asmotan.  

Lazarraga Kultur Elkarteko kideok beste izen bat proposatu genuen kulturgune  berrirako, baina Gasteizko Udalak, hainbat arrazoi tarteko, ez du aintzat hartu gure  proposamena.  

Izenari baino, izanari erreparatu nahi izan diogunez beti gure elkartean, bide  horretatik jarraituko dugu aurrerantzean ere Gasteizko euskaltzaleok, gure hirian  euskararen normalizazioan kulturaren esparrutik eragiteko asmotan proiektu sendo  baten oinarriak lantzen.  

Dagoeneko badugu izena, eta hurrengo hilabeteetan ekingo zaio izana  hezurmamituko duen ezaugarriak zehazteari.  

Duela hamar urte hasitako lana hurrengo hilabeteetan murgilduko da eremu  berrietan, izango ahal da Gasteizen nahi eta behar dugun kultur egitasmo euskaltzale  eraginkorra martxan jartzeko!  

Urrats berriak Gasteizen,  kulturgune euskaltzalea lortzeko bidean
Scroll to top