Gasteiz Antzokiaren obrak abuztuaren hasieran amaituko dira
Ruiz de Bergaratarren Jauregia birgaitzeko lanak abuztuaren 4rako amaitzea eta Izaskun Arrue Kulturunea 2023ko hasieran zabalik izatea espero du Gasteizko Udalak. Gasteiz Antzokiaren proiektua errealitate bat izatetik gero eta gertuago dago, hiriko euskaltzaleen urte luzeetako lanaren ostean. Hasiera batean 2022an zehar irekitzeko asmoa bazegoen ere, kultur azpiegitura 2023ko hasierarako martxan izango dela baieztatu du Udalak, Noticias de […]