Apirilaren 5ean Lazarraga Kultur Elkarteko Lukas Etxeberriak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Izaskun Arrue Kulturgunearen kudeaketarako hitzarmena sinatu dute udaletxean.
Lazarraga Kultur Elkarteak gutxienez 2023tik 2026ra bitartean kudeatuko du Izaskun Arrue Kulturgunea, Gasteizek izango duen euskararentzako arnasgune berria. Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bateratuko dituen proiektua garatuko da bertan.
Kudeaketaren esleipenarekin eta espazioaren lagapenarekin batera, udal gobernuak Lazarraga Elkartearentzako dirulaguntza izenduna aktibatzea onartu du, kulturgunean antolatutako egitaraua aurrera eraman ahal izateko: guztira, 292.950 euroko zuzkidura bideratuko du Udalak plan operatibo horretara.
Ekipamendu berriaren horniketa lanak martxan jarriko dira hemendik aurrera, eta laster emango da jakitera irekiera data, baita bertan gauzatuko den programa ere.