Year: 2022

Euskara arnasteko aterpe izango da

Egur lixatu eta bernizatuaren usaina dago. Jendeari ateak irekitzen dizkioten lehen aldia baita, baina zorioneko gutxi batzuentzat ireki dute bakarrik. Eraikinaren erraiak zuzenean ezagutzeko aukera izan du BERRIAk, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin eta Iñaki Gurtubai Euskara zinegotziarekin batera. Amaitu dituzte obrak, eta barrukoa materialez hornitzea falta da bakarrik: oholtza bat, bafleak, ordenagailuak, teknikarien mahaia… Oraindik […]

Gasteiz Antzokiaren obrak abuztuaren hasieran amaituko dira

Ruiz de Bergaratarren Jauregia birgaitzeko lanak abuztuaren 4rako amaitzea eta Izaskun Arrue Kulturunea 2023ko hasieran zabalik izatea espero du Gasteizko Udalak. Gasteiz Antzokiaren proiektua errealitate bat izatetik gero eta gertuago dago, hiriko euskaltzaleen urte luzeetako lanaren ostean. Hasiera batean 2022an zehar irekitzeko asmoa bazegoen ere, kultur azpiegitura 2023ko hasierarako martxan izango dela baieztatu du Udalak, Noticias de […]

[Lan deialdia] Marketin eta Komunikazio Teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.   Gaur egun, Ruiz de Bergara jauregian kokatuko den Izaskun Arrue kulturgune berrirako balizko proiektua lantzen eta prestatzen ari da elkartea. Lantaldeko Komunikazio eta publikoen esparruan lanean […]

Urrats berriak Gasteizen,  kulturgune euskaltzalea lortzeko bidean

Aurreko egunetan Gasteizko Udalak jakinarazi du Errementari kaleko Ruiz de  Bergara jauregian gauzatuko den kultur proiektu euskaltzaleari Izaskun Arrue  Kulturunea deituko zaiola; ongi dakizuen bezala, 60ko hamarkadan, Frankismo betean,  bere etxean euskara eskolak ematen hasi zen andereñoa omentzeko asmotan.   Lazarraga Kultur Elkarteko kideok beste izen bat proposatu genuen kulturgune  berrirako, baina Gasteizko Udalak, hainbat arrazoi […]

Izaskun Arrue Kulturunea izango du izena Gasteiz Antzokiak

Gasteiz Antzokiak Izaskun Arrue Kulturunea izena izango du. Gasteizko alkate Gorka Urtaranen erabakiak Gasteiz euskalduntzeko aitzindaria izan zena omendu nahi du. Izan ere, Arrue Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat. “Keinu honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Izaskun Arrueri gasteiztarren belaunaldi berriei hizkuntza transmititzeko erakutsi duen konpromisoagatik eta egindako ahaleginagatik. Izaskun Arrue Kulturunea, ilusioz […]

Scroll to top