Eskaintzaren deskribapena:
Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura du elkarteak. Aitatasun baimen bat ordezkatzeko Lantaldeko Administrazio eta kudeaketa esparruan lanean aritzeko Administrazio eta Kudeaketa Teknikari bat bilatzen ari da.
Lanpostuaren eginbeharrak:
- Lanpostuari propio lotuta daudenak:
- Esparruko arduradunak gidatuta, erakundearen arlo ekonomikoaren kudeaketa.
- Fakturazio eta kontabilitate lanak gauzatzea.
- Aholkularitza enpresarekin harremana.
- Finantzazio iturri osagarriak bilatzea: dirulaguntzak, mezenasgoa, babesletza, bestelako deialdiak…
- Barne kudeaketa.
- Mota guztietako dokumentuak prestatzea, artxibatzea eta berrikustea.
- Eskatutako informazioa biltzea.
- Bulegoko prozedurak egunean izatea.
- Erosketa- eta salmenta-kudeaketak egitea.
- Mezularitza zerbitzua koordinatzea.
- Erakundearen hornitzaileei eta bezeroei telefonoz arreta ematea.
- DBLO-aren etengabeko eguneraketa lanak egitea.
- Benchmarking ikerketak egitea.
- Erakundearen eguneroko beharretan laguntza ematea.
Nahitaezkoa:
• Enpresen administrazio eta zuzendaritza arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
• Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea.
• Ofimatika programen erabilera menperatzea
• Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
• Langabezian egotea. Lehentasuna izango dute kolektibo hauetako kideek:
a) Luzaroko langabe gisa (12 hilabete) inskribatuta dauden 35-45 urteko pertsonek
b) Guraso bakarreko familien titularrek eta langabeak diren, eta langabezian gutxienez 6 hilabeteko aldi batean inskribatuta daramaten 45 urtetik beherako emakumeek
c) Genero-indarkeria jasaten duten, eta langabeak diren emakumeek
d) Erakundeetatik datozen eta lehenago administrazio publikoaren tutoretzapean egon diren gazteek, betiere adierazitako tutoretza amaitu eta hurrengo 18 hilabeteetan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat hasi badute
e) Aniztasun funtzionala eta %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten, eta langabezia-egoeran dauden pertsonek
Baloratuko da:
• Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta autonomoa izatea
• Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
• Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
• Gasteizko (Kafe) Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
• Elkartegintzan eskarmentua izatea
• Teknologia berriekin eskarmentua izatea
• Euskara: C2 maila izatea
• Ingelesa: B2 maila izatea
• B1 gidabaimena eta autoa izatea
Lan-baldintzak
• Kontratu mota: 3 hilabetekoa
• Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero)
• Soldata: 27.000 € – 30.000 € gordin urtean
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
• Izena emateko: Lanbiden
• Izena emateko epea: 2023ko martxoaren 24an eguerdiko 12:00etan
• Aukeratutako pertsona maiatzean zehar hasi beharko da lanean.