Euskalgintzako hainbat eragilek Izaskun Arrue Kulturguneko proiektua behingoz aurrera ateratzeko babes osoa eman diote

izaskun-arrue-kulturgunea-antzokia-goitik

Izaskun Arrue Kulturguneko proiektuak atzerapenak besterik ez ditu izan, eta oraindik ere irekiera datarik gabe dago. Euskalgintzako eragileek “ezinegona eta kezka larria” adierazi dute, Gasteizko Udalari neurriak hartu eta proiektua aurrera eramateko eskatuz. Beren kezka publikoki adierazi dute, Gasteizko Udalari Izaskun Arrue Kulturgunea ireki ahal izateko beste neurri batzuk hartu behar direla aldarrikatuz.

Lehiaketa publikoa esleitu ondoren, Lazarraga Kultur Elkarteak, espazioa kudeatzeko ardura izango duen erakundea bezala hautatua izan zen. Lazarragako kideek “beharrezko izapide guztiak eta baldintzak urtea amaitu aurretik bideratzea” eskatu zioten Udalari. Hilabeteak igaro izan diren arren, egoera ez da hobetu, eta ondorioz, euskalgintzako hainbat eragilek proiektuaren aldeko babes osoa emateko egoeraren aurrean planto egin dute.

Hemen irakurri dezakezu egoera salatzeko Alean idatzi den albistea eta gutuna:

Gauzak horrela, Gasteizko Kafe Antzokia errealitate bihurtuko duen Izaskun Arrue Kulturgunearen egoera salatzeko eta berehalako irekiera bat eskatzeko, euskalgintzan sinadUrak jasotzen hasi dira. Kultura eta euskararen arloko ehunka eragileren sinadurak bildu dira dagoeneko. 

Eskaera honi atxikimenduak jasotzen jarraitzeko, adierazpenarekin bat egiten duen edonork, eskaera sinatzeko aukera dauka hurrengo estekan. 

Euskalgintzako hainbat eragilek Izaskun Arrue Kulturguneko proiektua behingoz aurrera ateratzeko babes osoa eman diote
Scroll to top