Year: 2019

Gasteiz Antzokiaren proiektuaren idazkuntza eta obra esleitu ditu udal gobernuak

Jatorri errenazentistako XVI. mendeko Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea eraikitzeko proiektuaren idazkuntza eta obra Zikotz SA enpresari esleitzea erabaki du gaur udal gobernuak. “Egun historikotzat” jo du Gorka Urtaran alkateak hirian euskararen alde lan egiten duten guztiontzat. “Gasteizen euskara maite eta gozatzen duten ororen etxea” izango dela adierazi du. 2022. urtean […]

Kafe Antzokiak lau solairu eta 2,9 milioiko aurrekontua izango du

Proiektuaren idazkuntza eta obra esleitzeko lehiaketa onetsi du Udalak; lanek 18 hilabete iraungo dute. 2019ko apirilaren 26an tokiko gobernu batzarrak Gasteizko Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea abian jartzeko lehiaketa onetsi zuen. Proiektua idatzi eta garatzeko gehieneko aurrekontua 2.945.850 € izango da, BEZa barne. Ruiz de Bergara jauregia eraberrituko dute, eta bertan lau solairu egokituko dituzte; […]

Talde euskaltzaleek Ruiz de Bergara jauregira egokitu dituzte Kafe Antzokia-Euskararen Etxearen programa eta espazio beharrak

Lazarraga Kultur Elkarteak (LKE) prozesu parte-hartzailea abiatu du azken hilabeteetan, arkitektura aholkularitza bidaide. Bertan, Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxearen egitasmoak beharko dituen espazioen antolaketa eta erabileren, jardueren nolakotasunen eta ezaugarri arkitektonikoen hausnarketak eta proposamenak landu dira. Prozesuaren ondorio txostenean jasotakoak Ruiz de Bergararen lehiaketa arkitektonikoan oinarri gisa hartzea guztiz beharrezkotzat jotzen du LKEk.

Scroll to top