Year: 2018

[Lan deialdia] Comunity Manager- Komunikazio teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren sustapen lana egiten ari den elkartea da. Egun Oihaneder Euskararen Etxeko kultur programazioaren ardura darama, eta deialdi honetan elkarteko lantaldearen parte izatea eskaintzen da.Deialdi honen helburua da sare sozialetako presentzia hobetuz komunikazio lana indartzea: bideogintza, askotariko multimedia euskarriak, estrategia eta kanpaina zehatzak, webgunearen kudeaketan […]

Gasteizko Kafe Antzokia – Euskararen Etxea egitasmoa Ruiz de Bergara jauregian

Kafe Antzokia-Euskararen Etxerako kokapena erabakita, orain  egitasmoa garatzeko oinarri sendoak zehaztu behar dira Gasteizko Euskara Elkarguneak asteartean kokapen proposamenari baiezko baldintzatu bat eman ondoren, datozen aste eta hilabeetan egitasmoaren oinarriak sendo eta indartsu eraikiko dituen akordioa zehaztu beharko dute proiektuaren sustatzaileek eta Gasteizko Udaleko ordezkariek.

Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da

Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura kultural bat sortzea aho batez erabaki zela. Alde Zaharrean kokatuko zela agindu zuten, eta geroztik hainbat pauso eman diren arren, Gasteizko euskaldun eta euskaltzaleok oraindik ez dugu Kafe Antzokiko ateak zeharkatzerik izan. Ezagun da Oihaneder Euskararen Etxea martxan dela Montehermoso jauregian, baina […]

Scroll to top