Author : Lazarraga

Izaskun Arrue Kulturguneak badu irekiera data

Lazarraga Kultur Elkartea ekainean 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik eta Ruiz de Bergara Jauregikogiltzak jaso zituenetik buru belarri aritu da lanean kulturguneak lehenbailehen ateak ireki ditzan.Hasierako egunetan, lantaldea espazio berriari neurria hartzen ibili da eta etapa berriaren lehenengopausuak ondo zehazten. Halaber, irekiera baterako data ere jarri dute: uztailaren 18a. Egun horren bueltan egingo dituzte lehenengo jarduerak, […]

[Lan-deialdia] Kultura-programazioaren arduraduna

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.   Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Kultura-programazioaren esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da. Lanpostuaren eginbeharrak: Kultura-programazioko planifikazio estrategikoaren gidaritza: garatu nahi den kultura […]

Gasteiz Antzokia abiatzeko akordioa adostear dute Lazarragak eta Udalak

ALEA Hilabeteetako atzerapen eta tira-biren ostean, korapiloa askatzen doa, eta Gasteiz Antzokia abian jartzeko beste pauso bat eman dute Lazarraga kultur elkarteak eta Gasteizko Udalak. Konponbide adostu baterako pausuak eman dituzte azken egunetan bi aldeek, Lazarragak Izaskun Arrue kulturguneko ateak lehenbailehen ireki ahal izateko. Kultur elkarteari egotzitako zorra zatika ordainduko dute, eta hitzarmenean hainbat egokitzapen egingo dituzte “2023ko […]

Gasteizko Udalaren oharra Lazarragari: dirua itzuli behar du antzokia kudeatzeko

BERRIA Maria Nanclares Euskara zinegotziak esan du Gasteiz antzokiak aurrera egingo duela, «hiri proiektu bat» delako. Lazarraga elkarteak berretsi du ezinezkoa duela dirua bueltatzea, eta «irtenbide integrala» galdegin dio udalari. Konponbide bila joan da gaur Gasteizko Udaleko Euskara Batzordera Lazarraga kultur elkartea, Gasteiz antzokia-Euskararen Etxearen kudeaketaz ardura duena, baina zeharo itxita topatu ditu udal gobernuaren ateak. […]

Udalaren borondate faltak Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan utzi du: Udalak sortutako arazoari Udalak aurkitu beharko dio irtenbidea

Lazarraga Kultur Elkarteak joan den ostiralean, apirilak 12, jaso zuen azkenean 2023kodirulaguntzaren zuriketaren kontu-hartzailearen xedapenaren jakinarazpena, martxoaren 27an TokikoGobernu Batzarrean onartutakoa. Bertan, bi aste lehenago aurreratu zitzaion moduan, eskatutakitzulketaren kopurua 112.817,10 €koa izatea baieztatzen da: elkarteak aurkeztutako zuriketanproposatutako diru-itzulketaren (proiektua prestatzen gastatu gabeko 50.487,48 €) bikoitza bainogehiago da Gasteizko Udalak elkarteari eskatzen diona xedapen honen […]

Gasteiz Antzokia-Euskararen Etxea: betebeharrak eta erantzukizunak

Lazarraga Kultur Elkarteak kezka izugarriz eta harridura handiz hartu du gaur goizean Gasteizko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia, hau da, Lazarraga Kultur Elkarteari Gasteiz Antzokia-Euskararen Etxea proiektua garatzeko emandako dirulaguntzaren zati bat itzultzeko prozedura modu horretan hasi izana, baina, batez ere, eskatutako itzulketa 112.817, 10€-koa izatea, hain zuzen ere. Ez du ulertzen kontu-hartzailearen xedapena, eta […]

Kulturgune euskaltzalea martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren bermeak
ziurtatzeko eskatzen dio Gasteizko Udalari Lazarraga Kultur Elkarteak

Gasteiz, 2024-03-15 Lazarraga Kultur Elkartea oso kezkatuta dago proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzekobeharrezkoak diren bermeak oraindik ez daudelako adostuta, eta oso arduratuta behin eta berrizematen ari diren atzerapenen eta oztopoen aurrean. Lazarraga Kultur Elkarteak kulturguneeuskaltzalea martxan jartzeko eskaera bikoitza egin nahi du: alde batetik, proiektuak momentuhonetan aurrera egiteko behar dituen bermeak hurrengo asteetan ziurta ditzala eskatzen dioUdal […]

Euskalgintzako hainbat eragilek Izaskun Arrue Kulturguneko proiektua behingoz aurrera ateratzeko babes osoa eman diote

Izaskun Arrue Kulturguneko proiektuak atzerapenak besterik ez ditu izan, eta oraindik ere irekiera datarik gabe dago. Euskalgintzako eragileek “ezinegona eta kezka larria” adierazi dute, Gasteizko Udalari neurriak hartu eta proiektua aurrera eramateko eskatuz. Beren kezka publikoki adierazi dute, Gasteizko Udalari Izaskun Arrue Kulturgunea ireki ahal izateko beste neurri batzuk hartu behar direla aldarrikatuz. Lehiaketa publikoa […]

Gasteizko kulturgune euskaltzalea ahalik eta lasterren martxan jartzeko ahaleginetara batzeko deia egiten du Lazarraga Kultur Elkarteak

Lazarraga Kultur Elkarteak dirulaguntza izendun hitzarmen bat du Gasteizko Udalarekin Izaskun Arrue Kulturgunean Gasteiz Antzokia–Euskararen Etxea proiektua 2023. urtean  zehar garatzeko. Bertan, proiektuaren diseinua eta definizioa, hiriko euskal eragileekin lankidetzan, komunikazio-estrategiaren garapena eta kultura, prestakuntza eta ezagutza sustatzeko programazioaren diseinua eta gauzatzea dira aipatzen diren jarduera nagusiak. Aurten, hilabetez hilabete, eta eraikina prest ez izateak […]

Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Lazarraga Kultur Elkarteak Udal Gobernuari

Errementari kaleko Ruiz de Bergara jauregian kokatuko den Izaskun Arrue Kulturgunea ezdago bere ateak irekitzeko prest eta ezin da irekiera data bat aurreikusi. Horrela adierazizuen zinegotziak asteartean izandako batzordean, eta horrela jakinarazi digute udalarduradunek elkarrekin izandako bileretan. Eraikinari lotutako eta konpondu beharrekohainbat arazo, zenbait lizentzia izapide amaitzeke, eta horniketa teknikoa egin gabe dirairekiera eragozten duten […]

Scroll to top