Berriak Lazarraga

[Lan-deialdia] Administrazio eta kudeaketa teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura du elkarteak. Aitatasun baimen bat ordezkatzeko Lantaldeko Administrazio eta kudeaketa esparruan lanean aritzeko Administrazio eta Kudeaketa Teknikari bat bilatzen ari da.

Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatuko du Izaskun Arrue Kulturgunea

Irabazi-asmorik gabeko Lazarraga elkarteak kudeatuko du Antzokia, Gasteizko Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Erakunde horrek Antzokiko azpiegituretako batzuk (hala nola taberna-jatetxea) laga eta alokatu ahal izango dizkio bitarteko bati, jarduera horretatik lortutako diru-sarrerak kultura-proiektua finantzatzeko erabil daitezen. Gainera, Udalak 315.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du urtero kultur proiektua eta programazioa gauzatzeko. Iturria: Gasteizko Udala

Euskara arnasteko aterpe izango da

Egur lixatu eta bernizatuaren usaina dago. Jendeari ateak irekitzen dizkioten lehen aldia baita, baina zorioneko gutxi batzuentzat ireki dute bakarrik. Eraikinaren erraiak zuzenean ezagutzeko aukera izan du BERRIAk, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin eta Iñaki Gurtubai Euskara zinegotziarekin batera. Amaitu dituzte obrak, eta barrukoa materialez hornitzea falta da bakarrik: oholtza bat, bafleak, ordenagailuak, teknikarien mahaia… Oraindik […]

Gasteiz Antzokiaren obrak abuztuaren hasieran amaituko dira

Ruiz de Bergaratarren Jauregia birgaitzeko lanak abuztuaren 4rako amaitzea eta Izaskun Arrue Kulturunea 2023ko hasieran zabalik izatea espero du Gasteizko Udalak. Gasteiz Antzokiaren proiektua errealitate bat izatetik gero eta gertuago dago, hiriko euskaltzaleen urte luzeetako lanaren ostean. Hasiera batean 2022an zehar irekitzeko asmoa bazegoen ere, kultur azpiegitura 2023ko hasierarako martxan izango dela baieztatu du Udalak, Noticias de […]

[Lan deialdia] Marketin eta Komunikazio Teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.   Gaur egun, Ruiz de Bergara jauregian kokatuko den Izaskun Arrue kulturgune berrirako balizko proiektua lantzen eta prestatzen ari da elkartea. Lantaldeko Komunikazio eta publikoen esparruan lanean […]

Hasi dira Gasteiz Antzokiko lanak

Atzoko egunez hasi ziren Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteizko Antzokia eta Euskararen Etxea sortzeko lanak. Gasteizko Udalak duela bi aste aurreratu zuenez, Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea eraikitzeko obrak hasi dira. Udal gobernuak proiektua bera eta 206.000 euroko inbertsioa onetsi zituen urtarrilaren 22an: egiturazko lanak gauzatzeko lau hilabeteko epea izango da; obra guztiak […]

Gasteiz Antzokiko obrak hastear

Udal gobernuak Ruiz de Bergaratarren jauregia moldaketako eta egiturako obrak egikaritzeko proiektua onetsi du; 206.000 euroko inbertsioa izango da, eta 4 hilabetez gauzatzeko epea izango du. Laster, obrak egiteko fasean hasiko da Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bihurtzeko Ruiz de Bergaratarren jauregia birgaitzeko proiektua. Tokiko Gobernu Batzarrak enpresa eslepeidunari (Zikoitz S.A.) obra “potoloenak” hasteko baimena ematen dion izapidea onetsi du gaur; […]

Gasteiz Antzokiaren proiektuaren idazkuntza eta obra esleitu ditu udal gobernuak

Jatorri errenazentistako XVI. mendeko Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea eraikitzeko proiektuaren idazkuntza eta obra Zikotz SA enpresari esleitzea erabaki du gaur udal gobernuak. “Egun historikotzat” jo du Gorka Urtaran alkateak hirian euskararen alde lan egiten duten guztiontzat. “Gasteizen euskara maite eta gozatzen duten ororen etxea” izango dela adierazi du. 2022. urtean […]

Scroll to top