Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak urriaren 16an ireki zituen ateak.
Giro ederrean ehundaka pertsonek eman zioten ongietorria Gasteizko Kafe Antzokiaren lehen zutabeetako bati. “Oihaneder Euskararen Etxeko inaugurazioa” irakurtzen jarraitu
Proiektu kulturalak euskaraz
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak urriaren 16an ireki zituen ateak.
Giro ederrean ehundaka pertsonek eman zioten ongietorria Gasteizko Kafe Antzokiaren lehen zutabeetako bati. “Oihaneder Euskararen Etxeko inaugurazioa” irakurtzen jarraitu
Urriaren 15ean urte baterako akordia sinatu zuten Javier Maroto alkateak eta Lukas Etxeberria Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideak. “Akordioaren sinadura” irakurtzen jarraitu
1. Zer da Oihaneder Euskararen Etxea?
Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataformak udalari aurkeztutako proiektuaren lehen atala izango da.
“10 galdera proiektuaren inguruan” irakurtzen jarraituPasa den urriaren 26an Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideok Gasteizko Udaleko hirigintza batzordean parte hartu genuen. Bertan proiektua aurrera eramateko benetako konpromiso eta borondate politikoa eskatzeaz gain azken hilabeteetan faltan bota ditugun urratsak ematen hastea aldarrikatu genuen.
Hirigintza Batzordean azaldu bezala, plataforman biltzen garenok gertutik eta adi-adi jarraitu dugu 2008tik Udalean garatu den prozesua. Eusko Alkartasuna alderdiko Antxon Belakortuk egin zuen hasierako proposamena eta orduko alkatearen, Patxi Lazcoz-en, eta Udalbatzaren ahobeteko onespena izan zuen. Horiek horrela, prozesu parte-hartzailea abian jarri zen, txosten teknikoak, bilerak, iritzi trukaketak, ateratako ondorioak….
“Kafe Antzokia egiteko borondate politikoa eta urratsak ematen hasteko aldarrikapena” irakurtzen jarraituPlataforma arlo desberdinetako gasteiztar euskaltzaleek osatzen dugu. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko elkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura bilketa bati ekingo diogu gizartearen babesa bilatze aldera. Dagoeneko Gasteizko kulturgintzan eta euskalgintzan esanguratsuak diren ehun lagunetik gorak manifestuarekin bat egin du Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina edo Joseba Belokik, besteak beste.
Gasteizko Kafe Antzokiaren plataformak uztailaren 18an aurkeztu du bere burua Andra Mari Zuriko enparantzan. Plataformako kideekin batera kultura, kirola, kazetaritza, hezkuntza eta beste hainbat arlotan esanguratsuak diren pertsonak izan dira.
“Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformak egitasmoa errealitate bilakatzea aldarrikatzen du Gasteizerako beharrezkoa delako” irakurtzen jarraitu