Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformak egitasmoa errealitate bilakatzea aldarrikatzen du Gasteizerako beharrezkoa delako

Plataforma arlo desberdinetako gasteiztar euskaltzaleek osatzen dugu. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko elkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura bilketa bati ekingo diogu gizartearen babesa bilatze aldera. Dagoeneko Gasteizko kulturgintzan eta euskalgintzan esanguratsuak diren ehun lagunetik gorak manifestuarekin bat egin du Lourdes O├▒ederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina edo Joseba Belokik, besteak beste.

Gasteizko Kafe Antzokiaren plataformak  uztailaren 18an aurkeztu du bere burua Andra Mari Zuriko enparantzan. Plataformako kideekin batera kultura, kirola, kazetaritza, hezkuntza eta beste hainbat arlotan esanguratsuak diren pertsonak izan dira.

“Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformak egitasmoa errealitate bilakatzea aldarrikatzen du Gasteizerako beharrezkoa delako” irakurtzen jarraitu