Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da
Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura kultural bat sortzea aho batez erabaki zela. Alde Zaharrean kokatuko zela agindu zuten, eta geroztik hainbat pauso eman diren arren, Gasteizko euskaldun eta euskaltzaleok oraindik ez dugu Kafe Antzokiko ateak zeharkatzerik izan. Ezagun da Oihaneder Euskararen Etxea martxan dela Montehermoso jauregian, baina […]