Berriak Lazarraga

Hasi dira Gasteiz Antzokiko lanak

Atzoko egunez hasi ziren Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteizko Antzokia eta Euskararen Etxea sortzeko lanak. Gasteizko Udalak duela bi aste aurreratu zuenez, Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea eraikitzeko obrak hasi dira. Udal gobernuak proiektua bera eta 206.000 euroko inbertsioa onetsi zituen urtarrilaren 22an: egiturazko lanak gauzatzeko lau hilabeteko epea izango da; obra guztiak […]

Gasteiz Antzokiko obrak hastear

Udal gobernuak Ruiz de Bergaratarren jauregia moldaketako eta egiturako obrak egikaritzeko proiektua onetsi du; 206.000 euroko inbertsioa izango da, eta 4 hilabetez gauzatzeko epea izango du. Laster, obrak egiteko fasean hasiko da Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bihurtzeko Ruiz de Bergaratarren jauregia birgaitzeko proiektua. Tokiko Gobernu Batzarrak enpresa eslepeidunari (Zikoitz S.A.) obra “potoloenak” hasteko baimena ematen dion izapidea onetsi du gaur; […]

Gasteiz Antzokiaren proiektuaren idazkuntza eta obra esleitu ditu udal gobernuak

Jatorri errenazentistako XVI. mendeko Ruiz de Bergaratarren jauregian Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea eraikitzeko proiektuaren idazkuntza eta obra Zikotz SA enpresari esleitzea erabaki du gaur udal gobernuak. “Egun historikotzat” jo du Gorka Urtaran alkateak hirian euskararen alde lan egiten duten guztiontzat. “Gasteizen euskara maite eta gozatzen duten ororen etxea” izango dela adierazi du. 2022. urtean […]

Kafe Antzokiak lau solairu eta 2,9 milioiko aurrekontua izango du

Proiektuaren idazkuntza eta obra esleitzeko lehiaketa onetsi du Udalak; lanek 18 hilabete iraungo dute. 2019ko apirilaren 26an tokiko gobernu batzarrak Gasteizko Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea abian jartzeko lehiaketa onetsi zuen. Proiektua idatzi eta garatzeko gehieneko aurrekontua 2.945.850 € izango da, BEZa barne. Ruiz de Bergara jauregia eraberrituko dute, eta bertan lau solairu egokituko dituzte; […]

Talde euskaltzaleek Ruiz de Bergara jauregira egokitu dituzte Kafe Antzokia-Euskararen Etxearen programa eta espazio beharrak

Lazarraga Kultur Elkarteak (LKE) prozesu parte-hartzailea abiatu du azken hilabeteetan, arkitektura aholkularitza bidaide. Bertan, Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxearen egitasmoak beharko dituen espazioen antolaketa eta erabileren, jardueren nolakotasunen eta ezaugarri arkitektonikoen hausnarketak eta proposamenak landu dira. Prozesuaren ondorio txostenean jasotakoak Ruiz de Bergararen lehiaketa arkitektonikoan oinarri gisa hartzea guztiz beharrezkotzat jotzen du LKEk.

[Lan deialdia] Comunity Manager- Komunikazio teknikaria

Eskaintzaren deskribapena: Lazarraga Kultur Elkartea Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren sustapen lana egiten ari den elkartea da. Egun Oihaneder Euskararen Etxeko kultur programazioaren ardura darama, eta deialdi honetan elkarteko lantaldearen parte izatea eskaintzen da.Deialdi honen helburua da sare sozialetako presentzia hobetuz komunikazio lana indartzea: bideogintza, askotariko multimedia euskarriak, estrategia eta kanpaina zehatzak, webgunearen kudeaketan […]

Gasteizko Kafe Antzokia – Euskararen Etxea egitasmoa Ruiz de Bergara jauregian

Kafe Antzokia-Euskararen Etxerako kokapena erabakita, orain  egitasmoa garatzeko oinarri sendoak zehaztu behar dira Gasteizko Euskara Elkarguneak asteartean kokapen proposamenari baiezko baldintzatu bat eman ondoren, datozen aste eta hilabeetan egitasmoaren oinarriak sendo eta indartsu eraikiko dituen akordioa zehaztu beharko dute proiektuaren sustatzaileek eta Gasteizko Udaleko ordezkariek.

Scroll to top